Mertxe Ezeiza eta Txomin Artola gara.

 

Taberna bat zabaldu nahi genuen Hondarribian,

jendea giro lasai batean egoteaz gain,

adierazpen artistiko, literario eta musikalentzat gune bat sortzeko ere.

 

Honetarako, 300 + 80 metroko pabelloi bat hartu genuen

hiriaren sarreran dagoen Txiplau Industrialdean,

BANAKO izena jarri genion eta 2002 Irailean bere ateak zabaldu.

 

 

 

 

Txomin Artola (Hondarribia, 1948). Gaztaroan rock talde batean ibili ondoren, Folk musikaren berpizte mugimenduan sartu zen eta geroago euskal kantagintzan 1970 urtean. Lehenbiziko diskoa grabatu ondoren, Haizea taldea osatu zuen eta bi urte pasa eta gero bakarkako bidera itzuli zen berriro. 1991an Amaia Zubiriarekin elkartu zen hiru disko eginez hainbat herri kantekin; geroago Alboka taldean egon zen beste hiru urtez. Azken garaian bere semea Urbilekin batera aritu da kantaldiak ematen deitua izan denean.
 

Diskografia :

Olaxta
Haizea
Belar Hostoak
Ttakun Ttakun
Orbela
Txuriko
Berriz Arte
Bilduma
Folk Lore Sorta I
Folk Lore Sorta II
Folk Lore Sorta III
Banako
Alboka
Zurartean
Hondarribian

www.banako.com